Presbiterioan estilo errenazentistako erretaula nagusia ikus dezakegu. Oraindik ere gotikoak diren trazak ditu eta 1530ean amaitu zuten. Pedro de Aponte margolari aragoarraren lana da, Nafarroako Cintruenigoko San Joan Bataiatzailearena, Soriako San Migel Agudarena eta Huescako Santiago de Grañenena ere margotu zituena.

Erretaulak egitura gotikoa du oraindik, eta Mediterraneoko eta Europa erdialdeko pintura errenazentistaren eragina du. Erretaula osatzen duten 41 taulak batez ere olioz margotuta daude. Erretaularen gauzarik garrantzitsuena erdiko kalea da: Bertan Jesusen sakrifikazioaren fededunen oroigarri, sakramentudun Kristoa, Maria, elizaren titularra eta Kalbarioa gordetzen dituen sagrarioa baitago.
Erretaularen buruan Ama Brijina eta Haurraren tailu gotiko bikaina dago, XIV. mendearen erdialdekoa, oso delikatua eta ederra; portadan dagoen Ama Birjinaren oso antzeko eredua da. Hazpegi gozoko Birjina da, ia irribarretsu ikus daitekeena, eta eliztarrak hartzen dituena.
Bere alderdi ikonografikoaren aberastasuna nabarmentzen da, fededunei helarazi nahi zen mezua, hain zuzen. Motibo nagusia Mariaren gorespena da, Jesusen ama den aldetik. Erretaularen funtsezko egitarauak Ama Birjinaren bizitza jasotzen du. Bigarren solairuan hasten da, Urrezko Atearen aurreko Besarkada eszenarekin, eta hirugarren solairuan Jesusen Haurtzaroarekin lotzen da. Lehenengo solairuan Jesusen sakrifizioaren eta heriotzaren misterioak eta Pasioa ikus daitezke. Laugarrenean, aldiz, Jesusen bizitzako izar uneak eta Berpizkundearen misterioa. Hauek guztiek Maria babestu eta loriatu egiten dute.
Bigarren solairuan, ezkerretik eskuinera, Urrezko Atearen aurreko Besarkadaren ebanjelio apokrifoen eszenekin, Ama Birjinaren bizitza hasten da. Bertan Maria, San Joaquin, Santa Anaren gurasoak eta Mariaren Jaiotza irudikatzen dira. Jarraian, Andre Mariaren Sortze Garbia ageri zaigu letania lauretanoen sinboloez inguraturik. Ondotik, Ama Birjinaren eta San Josesen Ezkon-hitzen eszenak ditugu, Deikundea eta bere lehengusina Santa Isabelen Ikustaldia.

Hirugarren solairua Mariaren bizitzaren jarraipena da eta bertan Jesusen haurtzaro ageri da: Jesusen Jaiotza, Erdainkuntza, Erregeen Gurtza, Jesusen Aurkezpena tenpluan, Egiptorako Ihesa eta Jesus doktoreen artean.

Lehen solairuan, garai hartako erretauletan askotan jasotzen ziren Pasioaren eszenak aurki ditzakegu: Baratzeko Otoitza, Atxiloketa, Flagelazioa, Ecce-Homoa, Kalbarioaren eta Pietatearen Bidea edota Mariaren Deitoreak.

Laugarren solairuan Kristoren Bizitza publikoaren pasarte garrantzitsuak daude: Bataioa, Eraldatzea, Berpizkundea, Igokundea, Mendekostea, eta Mariaren Koroatzea eta Jasokundea zeruetara.

Hauts-babeseko pertsonaiek eta bosgarren solairuko Ebanjelariek mezu eliztarra helarazten duteGoiko aldean, ohol bertikaletan, bi profetek, Jeremiasek eta Zakariasek, Jaunaren etorrera iragartzen diguteApostoluak Jesusekin bizi dira eta Jaunaren bizitzaren predikua eta gertaerak hitzez zabaltzeko bidalitako pertsonak dira. Lucas, Juan, Marcos eta Mateo ebanjelariek Jesukristoren bizitzaren, doktrinaren eta mirakuluen historiaren testigantza eman eta idatziz aurkezten dute.

Alboetan Elizako Gurasoak daude: ezkerrean San Anbrosio Milango gotzaina eta San Gregorio Handia aita santua; eskuinean San Jeronimo kardinalaren janzkeraz, Bibliaren itzultzailea eta San Agustin teologo handia; fedearen maisu bikainak dira, kristau doktrinaren oinarria osatzen dutenak.

Behealdean, martiri eta birjina santuek martirioaren ahurra daramate: ezkerrean Santa Barbara eta Santa Eulalia edo Santa Fe; eskuinean Santa Quiteria eta Santa Engrazia. Santuek, fedeari uko egin baino, martiri gisa eskaintzen dute bere bizitza. Predela edo bankua gruteskoz eta tondoz apainduta dago, eta pertsonaietako bat, beharbada, Pedro de Aponte izan liteke.
Erretaula maisulana da, baina baita jendearen erlijiotasunaren isla ere. Pixka batean bere aurrean gelditzera gonbidatzen zaitugu. Fededuna ez bazara bere edertasuna ikus dezakezu. Fededuna bazara, otoitz egitera gonbidatzen zaitugu, mendeetan zehar leku honetan otoitz egin zuten hainbat eta hainbat kristaurekin.
Portadaren azalpena entzuteko, joan kanpoaldera, jar zaitez portadaren parean eta sakatu 7 zenbakia