Elizak nabe bakarra du, proportzio ederrak eta harmonikoak, eta lau atalez osatuta dago; gurutze-ganga bakuna eta abside pentagonal batez azkendua.
Paretak horma-irudiez apaindurik daude. Presbiterioan XIV. mendeko pintura gotikoak mantendu dira, gaur egun erretaulak ezkutatzen dituenak. Pintura horiek Pedro, Santiago, Pablo eta Juan apostoluak eta hainbat profeta eta aingeru irudikatzen dituzte.
Epistolaren aurrealdeko horman, eskuinean, San Joseren irudi barrokoaren ondoan, horma-pintura gotikoaren aztarnak ikus daitezke. San Kristobal erraldoia irudikatzen zuen, Haurra bizkarrean zuela. Bat-bateko heriotzaren aurkako babeslea zen.
Izurriteak zirela eta, osasun-neurri gisa paretak kareztatzen ziren eta pinturak ezkutatu egiten ziren. Horren ondorioz, harria ateratzeko hormak txikitu direnean, oharkabean, pinturak hondatu ditugu.

Ebanjelioaen aurrealdeko horman dramatismo handiko Gurutziltzatua dago, Heriotza Onaren izenpean. XIV. mendearen erdialdeko gotikoari dagokio, plastika hispano-flandestarrarekin lotua. Herriko jaiak Heriotza Onaren Kristoa omentzen dute, Erriberriko bizilagunek miretsia dena.
Elizaren barrualdera joanez gero, elizaren hormetan dauden kaperak mirets ditzakegu. Kapera hauen azalpena jasotzeko, sakatu 4.